telebista
22:15ean
La Puglia, gaur, "Vascos por el Mundo" saioan
EITB Media
Arantzazu Fuertes kazetariak eta Jorge Astorquia kamerariak Italiako "takoia" bisitatuko dute bertan bizi diren euskaldunekin batera.
-
Italiako hegoaldean, La Puglia ezagutuko du aste honetan "Vascos por el Mundo"k
Igande honetako "Vascos por el Mundo" saioan, Arantzazu Fuertes kazetariak eta Jorge Astorquia kamerariak Italiako hegoaldera bidaiatuko dute La Puglia ezagutzeko. Gastronomia italiarraren erdiguneak 300 kilometroko kostaldea du itsaso Adriatiko eta Jonikoaren artean.
Ezagutuko dituzten lekuen artean Itriako Harana, Bari, Lecce eta Barletta egongo dira, gastronomia italiar gozoaz ahaztu gabe, noski.
Ibilbidean bertan bizi diren bost lagun izango dira haiekin: Asier Rey, Joseba Aguilo, Naiara Madariaga, Nieves Escobar eta Sofia Solance. Hainbat leku izugarri erakusteaz gain, bertara nola iritsi ziren eta euren egungo bizitza nolakoa den kontatuko dute.
"Vascos por el Mundo" saioa gaur ikusi ahal izango da, 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en.