Itxi

telebista

Gasteizko jaiak

Gasteizko Suak, gaur gauean "Edozein Herriko" saioan

EITB Media

Saioa 21:30ean izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.

0:10
Gasteizko suak

Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaien inguruko programazio bereziaren barruan, jaietako su festaz gozatzeko aukera izango dugu gaur ere "Edozein Herriko" saioan 21:30ean ETB1en eta eitb.eus-en.

Su artifizialak eskaintzeaz gain, gonbidatu bereziak izango dituzte, eta horiekin solasean arituko dira, jaiez eta euren jardunaz. Asteleheneko gonbidatuak honako hauek izango dira: Jon Lapazaran herri kirolaria, Asier Alvarez de Arcaya historiagilea, Iratxe Loma Gasteizko udal bandako klarinete-jotzailea, Aritz Martinez de Luna kazetaria eta Asier Valdestilla aktorea.

Emanaldia jaien inguruko erreportajeekin osatuko dute; ez galdu!