albistea
21:20ean
Trapagarango Ibilaldiaz, igandeko 'Harian' saioan
A.H.
EITB
Iban Bengoetxeak egun osoa pasako du Itxaropena Ikastolak antolatutako jaian.
-
Ibilaldia 2012. EITB
Ibilaldia 2012 martxan dago jada. Bizkaiko ikastolen jaiak 34 urte beteko ditu aurten eta Trapagarango Itxaropena ikastola izango da anfitrioia. Iban Bengoetxea buru dela, 'Harian' saioko taldeak jai jendetsu hori barrutik ezagutu nahi izan du. Eta igande honetan bertan, Ibilaldia amaitu eta gutxira, telebistan ikusgai izango da, egunean zehar eman denaren guztiaren berri emango duen erreportajea.
Horrelako jai bat ez da egun batetik bestera antolatzen. Itxaropena ikastolak urte osoa darama ehun mila euskaltzale baino gehiago batzen dituen jaia prestatzen, eta antolaketa honen zirrikituetatik sartuko da 'Harian', ikastolako jendearen inplikazioa norainokoa den azalduz.
'Harian' igande honetan emitituko da 21:20etik aurrera ETB-1en.