Itxi

telebista

22:30ean

'El crimen de Georgetown' filmaren estreinaldia, gaur gauean "La Noche de..." saioan

EITB Media

Felix Linaresek aurkeztutako saioak, gainera, zinemaren historiako platerik ospetsuenak ezagutzera emango dituen atal berria eskainiko du.

  • 'El Crimen de Georgetown' filmaren irudia

    'El Crimen de Georgetown' filmaren irudia

Gaur gauean, "La Noche de..."k El crimen de Georgetown (Georgetown, 2019) filmaren estreinaldia eskainiko du telebistan. Benetako gertakarietan oinarrituta, Viola Herms Estatu Batuetako goi-mailako emakume ospetsuaren hilketa hartzen du hizpide. Christoph Waltz da zuzendaria eta filmaren aktore nagusia, eta harekin batera, Vanessa Redgrave eta Annette Bening ikusiko ditugu. Felix Linaresek pelikularen filmazioaren gaineko datu guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik.

Bestalde, "La Noche de..."k zinemaren historiako platerik ospetsuenen inguruko atal berria estreinatuko du. Horrez gain, Sylvia Kristel eta Sylvester Stallone aktoreen inguruko erreportajeak eskainiko ditu.

"La Noche de..." asteartero izaten da ikusgai 22:30etik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.