Itxi

albistea

22:15ean

Elena Irureta, asteazkeneko 'Bisitaria'n protagonista

A.H.

EITB

'Bi eta Bat'eko Joxe Lontxo, Jaione eta Idoiak 20 urte geroago konpartitzen duten pisuan izango da Xabier Euzkitze.

  • 'Xabier Euzkitze, Bi eta Bat' telesaileko pisuan. EITB

    'Xabier Euzkitze, Bi eta Bat' telesaileko pisuan. EITB

Aste honetan asteazken gauean ikusgai izango den 'Bisitaria' saioan, Elena Irureta aktorea izango da Xabier Euzkitzeren anfitrioia. 'Bi eta Bat'eko beste bi protagonistek ere, Ane Gabarain eta Jose Ramon Soroizek, bere lekua izango dute aste honetako 'Bisitaria'n; 21 urte geroago, Jose Lontxok, Idoiak eta Jaionek berriro ere konpartitzen duten pisuan izango da Euzkitze. Honenbestez, 'Bi eta Bat'eko atal berriak ostegunean eskainiko dira.

Hiru aktoreek hogeita hamar urte daramate antzerki munduan eta, denetik egin duten arren, publikoak komediarekin erlazionatzen ditu batez ere. Egunerokotasunaz eta beste hainbat gauzen inguruan arituko dira Euzkitzerekin Donostian, eta ondoren, 'Bisitaria'k Zumaiarako bidea hartuko du. Izan ere, Xabier Euzkitzek Elena Iruretaren etxean hartuko du ostatu asteazkenean.

'Bisitaria' asteazken honetan emitituko da 22:15etik aurrera ETB-1en.