albistea
Audientzia nota
'Euskadi Directo'k bere marka ondu zuen asteartean
A.H.
EITB
%16ko audientzia zatia lortu zuen, eta 196.000 ikus-entzulek saioarekin bat egin zuten emanaldiarekin.
'Euskadi Directo'k bere audientzia marka ondu zuen asteartean. %16ko audientzia zatia eskuratu zuen, inoizko bere audientzia zatirik onena. 'Euskadi Directo'ren audientziaren goranzko joera argia da: 2012ko azkeneko hilabeteotan nabarmena izan da gorakada. Astearteko emanaldiarekin, gainera, 196.000 ikus-entzulek egin zuten bat, uneren batean, Euskadin eta eragin eremuan.
Reyes Pradosek aurkeztutako saioak egun-eguneko gairik hurbilenak hartu zituen hizpide. Besteak beste, Muskizeko udaletxeak Koke planta martxan jartzeko lizentzia onartu izanaz aritu ziren. Horrez gain, asteburuan Arabako Errioxako mahastiek jasandako txingor zaparrada handiaren ondorioak ere jorratu zituzten. Athletic-eko finala Madrilen zela eta eragindako kalteak Athleticek ordaindu behar ote dituen ere galdetu zioten jendeari.
Bestalde, eskola-jazarpen kasuak direla eta, 'Euskadi Directo'k adituekin aztertu zituen Euskadin bizi ditugun bulling erasoak. ETB-2ko arratsaldeko tarteak, gainera, Erandioko ezkontza baten ondoren gertatu ziren istiluen berri zabala eman zuen. 'Euskadi Directo'ko erreportari taldea kalera irten zen eguneko albiste nabarmenen berri emateko prest, eta, besteak beste, Matikon gazteek okupatu berri duten eraikinean sartzen den lehenengo hedabidea izan zen.