albistea
21:30
''Mihiluze'' berezia izango da larunbatean, 1.000 saioa ospatzeko
Larunbat honetan ETB-1en izango dugu ikusgai, 21:30etik aurrera, "Mihiluze 1.000" saioa. Lehiakide bereziak izango dira: Mikel Goñi-Julian Iantzi, Urko Aristi-Sara Gandara eta Nagore Aranburu-Pagadi.
-
"Mihiluze 1.000" saioan parte hartu dutenak
Kike Amonarrizek eta Ilaski Serranok gidatzen duten "Mihiluze" lehiaketak ospatzeko moduko egun handia biziko du datorren ekainaren 9an, larunbatean, gaueko 21:30ak inguruan, 1.000. programa egingo baitute.
Ospakizun horretarako, lehiakide berezi eta mihiluzeak aukeratu dituzte. Mikel Goñi pilotaria eta Julian Iantzi aurkezlea, Urko Aristi eguraldi-gizona eta Sara Gandara kirol aurkezlea, eta Nagore Aranburu eta Mikel Pagadi aktoreak.
Sei mihiluze famatu horiek lehia bizian jarriko ditugu eta lan gogorra izango dute, aste osoan, "Mihiluze"ren zozketan parte hartu duten ikusleen asmoak ez zapuzte aldera. Izan ere, bidaia irabazteko finalera zein bikote iritsiko den asmatu behar izan baitute ikusleek. Eta finalean asmatutako erantzun kopuruaren arabera, bi lagunentzako aste osoko bidaia Lanzarotera, Parisera edo New Yorkera izango da.
Dibertsioa eta umorea bat eginik Mihiluzen ekainaren 9an gaueko 21:30ak inguruan.