Itxi

albistea

Audientzia datuak

'60 minutos' saioak 344.000 ikus-entzulerekin egin zuen bat

A.H.

EITB

Erreportaje saioaren bigarren atalik ikusiena izan zen.

  • Iñaki López, EITB.

    Iñaki López, EITB.

Osteguneko '60 minutos' saioak oso harrera ona  izan  zuen atzo ikus-entzuleen artean: %12,8ko audientzia zatia  lortu zuen. Erreportajeak Euskadiko lau politikari ospetsu izan  zituen protagonista: Jose Antonio Pastor, Pello Urizar, Antonio Basagoiti eta Iñigo Urkullu. Iñaki Lopezek aurkeztutako erreportaje saioaren bigarren atalik ikusiena izan zen, joan zen  asteko Jaque al Rey erreportajeak izan da orain arteko ikusiena. Saioak 344.000 ikus entzulerekin bat egin zuen, Euskadin eta eragin eremuan. Politikariek Iñaki Lopezen  aurrean euren alderik pertsonalena utzi zuten agerian eta  Euskadin gustukoen dituzten lekuak erakutsi zizkioten.