Itxi

albistea

1.000. saioa

Mirian Gomez da 'Mihiluze'k oparitutako bidaiaren irabazlea

Erredakzioa

Erredakzioa

Finalistak Nagore Aranburu eta Mikel Pagadi izan direla asmatu du Mirian Gomez oñatiarrak eta New Yorkera joango da astebetez beste lagun batekin.

  • 'Mihiluze' saio berezia. Argazkia: EITB

Mirian Gomez Mugarza oñatiarrak irabazi du ETB-1eko “Mihiluze” saioak oparitu duen bidaia. Nagore Aranburu eta Mikel Pagadi izan direla finalistak asmatu du eta New Yorkera joango da astebetez beste lagun batekin 1.000. saioa ospatzeko antolatu dugun zozketari esker.

Aste berezia osatu dugu ETB-1eko gauetako lehiaketa ezagunean 1.000 saiora heldu garela ospatzeko eta, zazpi urte hauetan “Mihiluze”tik igaro diren lehiakide Onenen Liga egiteaz gain, larunbatean saio berezia izan dugu gonbidatu ezagunekin.

Aste osoan lehiaketa berezia ere izan dugu 1.000. saioari lotuta. Julian Iantzik eta Mikel Goñik, Urko Aristik eta Nagore Aranburuk eta Nagore Aranburuk eta Mikel Pagadik osatutako bikoteetatik finalera zein iritsiko zen asmatzen ahalegindu behar zen gure webean.

Nagore-Pagadi iritsi dira finalera eta, beraz, bikote hori hautatu dutenen artean egindako zozketaren irabazlea izan da Miriam Gomez.

ZORIONAK!