albistea
Kirol emanaldiak
Covaledako pilota jaialdia, ostiralean, zuzenean, ETB-1en
A.H.
EITB
Titin III-Zabaleta eta Gonzalez-Merino II bikoteek jokatuko dute partida nagusia.
-
Joxan Tolosa eta Xabier Euzkitze. EITB
Ostiralean, Euskal Telebistako kamerek Covaledako pilota jaialdiarekin bat egingo dute zuzenean eta bertan jokatuko diren binakako partidak eskainiko dira 22:00etatik aurrera. Hasteko, Apezetxea-Ladis Galarza eta Gorka-Peñagarikano bikoteak izango dira nor baino nor gehiago. Ondoren, partida nagusian, Titin III-Zabaleta eta Gonzalez-Merino II. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Koldo Aldalurrek emango dute jaialdiaren berri ETB-1en.
Suitzako Itzulia, ETBK Sat katean
Egunero bezala, ETBK Sat kateak Suitzako Itzuliarekin bat egingo du 15:45etik aurrera. Ostiralean, seigarren etapari aurre egin beharko diote txirrindulariek: 34,3 kilometroko erlojupeko proba izango da Gossau hirian. Xabier Usabiagak eta Fermin Aramendik egingo dute emanaldiaren gaineko kontakizuna zuzenean.

