albistea
Larunbat honetan
Musika gaztea eta The Uski's taldea, 'Kantuan' saioan
A.E.
EITB
Andoni Agirregomezkorta izango du gonbidatu Julian Iantzik.
-
Julian Iantzi, 'Kantuan'. EITB
Larunbat honetan 'Kantuan' saioaren ardatza euskal kanta berriak edo musika gaztea izango dira. Julian Iantzik Andoni Agirregomezkorta aktorea hartuko du saioan. Agirregomezkortak, solasaldian parte hartzeaz gain, Doctor Deseoren 'Corazón de tango' abestia eskainiko du.
Baina ez da Andoni saiora kantatzera etorriko den gonbidatu bakarra, The Usk'is musika talde bizkaitarrak kaleratu berri duen diska aurkeztuko digu: Tximinotan. Bi kanta eskainiko dituzte: 'Zelan' eta 'Tximinotan'.
Larunbat honetan parte hartuko duten abeslariak hauexek izango dira: Jon Urbieta, Juanpa Agirre, Leire Tejada, Dounia Zolati, Idoia Uralde eta Zuriñe Hidalgo .Kanta euskaldunez osatutako errepertorioa izango da, azken bi hamarkadetako musika entzuteko parada izango dugu. Besteak beste: Esne Beltza, Ze Esatek, Zea Mays, Ken 7, Betagarri, Etzakit, Gatibu eta Fitio taldeen kanta esanguratsuenak eta entzunenak izango dira.
'Kantuan' larunbatean 21:45ean dago ikusgai ETB-1en.