albistea
Audientzia oharra
370.000 ikus-entzulek jarraitu zuten 'Cien X Cien'
A.E.
EITB
Estreinaldian eskuratutako datua hobetu zuen eta lider izan zen bere ordutegian, Antena 3rekin batera.
-
Carlos Sobera. Argazkia: EITB.
Atzoko 'Cien X Cien' lehiaketaren audientziak estreinaldian izandako marka hobetu zuen. Bere ordutegian lider izan zen, gainera, Antena 3rekin batera. Carlos Soberak aurkezten duen saioak %16,6ko audientzia zatia eskuratu zuen eta bataz beste 107.000 ikus-entzule izan zituen. Halaber, 370.00 lagunek egin zuten bat saioarekin EAEn eta eragin esparruan.
276.000 jarraitzaile 'Ni Más Ni Menos' saioarentzat
Bestalde, atzoko 'Ni Más Ni Menos' saioak %15,6 audientzia zatia eta 276.000ko audientzia metatua lortu zituen.