albistea
22:20ean
'Bisitaria'ren momenturik onenak asteazkenean ETB-1en
A.H.
EITB
Xabier Euzkitzek, denboraldian zehar, pertsonaia ezberdinetik bizi izan dituen egoera aipagarrienak bilduko ditu saioak.
-
Xabier Euzkitze eta Jesus Egiguren, 'Bisitaria'. EITB
Asteazken honetan, 'Bisitaria'k denboraldiari agur esango dio, saioaren momenturik onenak bilduz. Xabier Euzkitzek ahaztu ezineko hainbat egoera bizi izan ditu denboraldian zehar eta pertsonaia ezberdinekin bizitako momentu horiek gogoratuko ditu.
Besteak beste, Manu Maritxalarrekin abestu eta dantzatu zuen; Pello Zabaletarekin fraide habitoa jantzi zuen; Ainhoa Goikoetxearekin gimnasioan eta tabernan ibili zen; Amaia Zubiria, Txomin Artolarekin batera abesten ikusi zuen; eta Uxue Barkosekin batera diputatuen kongresuan bildu zen.
Horrez gain, Kirmen Uribe eta bere amarekin gosaldu zuen Euzkitzek; Garbiñe Biurrunek bizkartzainik gabe egindako lehenengo tren bidaiaren lekuko izan zen; Aitor Zubieta pilotariaren familia eta lagunak ezagutu zituen; Julian Iantzirekin batera dutxatu zen; eta La Oreja de Van Gogh musika taldearekin egon zen kontzertu baten aurretik.
Gainera, asteazkeneko saio honetan ez da faltako JoxemarI Olasagastirekin batera hartutako bainua; Erramun Martikorekin baserrian egindako lana; Jesus Egigurenekin batera izandako politikari buruzko solasaldia; Elena Iruretaren eta 'Bi eta Bat' telesailaren sekretuak eta Pedro Miguel Etxenikeren emazte eta alabarekin hartutako gosaria.
'Bisitaria' asteazken honetan emitituko da 22:20etik aurrera ETB-1en.