Itxi

telebista

El Conquis

Polemikak eta ikusi gabeko irudiak, gaur gauean "El Conquis" saioaren eztabaidan

EITB MEDIA

Asteleheneko saioan "El Conquistador del Caribe" beste behin liderra izan ondoren, lehiakideak, adituak eta gainerakoak saltsa jartzeko prest datoz.

  • "El Conquistador del Caribe" saioaren hirugarren atalaren irudia

    "El Conquistador del Caribe" saioaren hirugarren atalaren irudia

Gaurko "El Conquis" eztabaida saioan, Patxi Alonsok platoan hartuko ditu aurreikusitakoa baino lehen lehiaketa utzi behar izan zuten bi lehiakide: Leire oñatiarra eta Brightonen bizi den Maikol donostiarra.

Leirerekin, bururik altxatzen ez duen talde berdeaz arituko dira, eta Atabey-ko ustezko "nagusiez" zer iritzi duen ikusi ahal izango dugu. Maikoli dagokionez, bere castingeko unerik onenak gogoratuko dituzte, Corocoteekin igarotako bere abenturako lehen orduetako irudiak ikusiko ditugu, eta ospitalean zegoela talde urdinak berari buruz esan zuena entzungo dugu.

Horrez gain, taldeen eta kapitainen lehen topaketa izan da, eta taldeen etorkizuna erabakiko duen immunitate jokoa nola joango den jakingo dugu.

Los Haitiseseko egoera gero eta zailagoa da eta, jakina, bertako polemiken irudiak egongo dira: Oxkar eta Irune, Fellini eta taldekideak... Oihanerekin zer gertatzen den ere erakutsiko dute, belauneko min handiagatik ezin izan baitzuen proba bukatu.

Saioko adituen iritziak ere izango dituzte: Eneko, David, Eider, Andrea, Raul, Arantxa, Annie, Binbi, Lur eta Julian. Oizeder eta Ismari esker, Conquis komunitateak Instagram eta Twitter bidez zer esaten duen ere jasoko da Gaztea Connection txokoan. Beraiek arduratuko dira ikusleen iritsiak transmititzeaz eta memerik onena kamiseta batekin sarituko dute.

"El Conquistador del Caribe", liderra beste behin

"El Conquistador del Caribe" saioa liderra izan zen atzo ordutegi nagusian, eta eguneko programarik ikusiena Euskadin. %24,5eko kuota lortu zuen eta 283.000 ikus-entzuleko audientzia metatua Euskadin eta eragin-eremuan. Aste honetan ere, bereziki arrakastatsua izan da gazteen artean: %36,6eko audientzia-zatia 13 eta 24 urte bitarteko ikusleen artean, eta %43,9ra iritsi da 25 eta 44 urtekoen artean.