albistea
Ostegunean ikusgai
Javi eta Arantzazu ezkontza urteurrena prestatzen, 'Bi eta Bat'en
A.E.
EITB
Julen, berriz, sexologia klasean irakasleak eskatutakoa betetzen saiatuko da.
-
'Bi eta Bat'. EITB
'Bi eta Bat'eko atal berriak izango ditugu ikusgai ostegun honetan ETB-1en, 22:15ean. Lehen zatian, Javik eta Arantzazuk euren ezkontzaren urteurrena ospatu behar dute eta bakoitzak sorpresa bat prestatu du bestearentzat: zoritxarrez, ordu berean eta leku desberdinetan izango diren bi kontzertu dira. Bi ekitaldietara joateko modua bilatzen duten bitartean, Idoiak beste guztiak zoratuko ditu 'Lolita'ren papera lortzeko kasting bat prestatzeko, antzerki talde abangoardista baten bertsioa batean.
Bigarren zatian, berriz, Julenek sexologiako lehen klasea izan du, eta irakasleak hauxe eskatu dio: etxean galdetzeko sexuaren inguruan dituzten zalantzak. Inguruko guztiek uko egingo diote Julen gizajoaren galderei erantzuteari. Bestetik, banatzaile batek Izaskuni zuzendutako pakete bat utziko du Jose Lontxoren etxean, eta Idoiak beretzat gordeko du, aurpegiko azala leuntzeko aparatoa dela ikusterakoan. Jaionek bat egingo du Idoiarekin eta Izaskuni zuzendutako pakete guztiak eskuratzen saiatuko dira.