albistea
Ostiralean
'Canelo' Alvarez eta Shane Mosley aurrez aurre 'Boxeo Izarrak' saioan
A.H.
EITB
Horrez gain, Jermell Charlo boxeolari gaztea ezagutuko du saioak.
-
'Boxeo Izarrak', Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea. EITB
Ostiral honetako 'Boxeo Izarrak' saioan boxeolari gazteak eta helduak izango dira aurrez aurre. Horren adibiderik garbiena, Saul Canelo Alvarez eta Shane Mosleyren arteko norgehiagoka izango da. Mexikarra oso gaztea da oraindik. 21 urte besterik ez, baina dagoeneko erakutsi du bere maila: 39 borrokaldi irabazi ditu eta bat ere ez du galdu. Orain arte lau aldiz izan da Munduko txapeldun superwelter pisuan eta oraingo honetan, Shane Mosleyren aurka ipiniko du jokoan gerriko hori. Mosleyk 40 urte ditu eta 16 aldiz izan da Munduko txapeldun hiru pisu ezberdinetan: arina, welter eta superwelter pisuetan.
Saioaren bigarren zatian boxeolari gazte bat ezagutuko dute: Jermell Charlo. 22 urte ditu eta 16 neurketa irabazi ditu jarraian. Kasu honetan, Chris Chatmanen aurka neurtuko ditu indarrak.
'Boxeo Izarrak' ostiral honetan emitituko da 22:30etik aurrera ETBK Sat-en eta 00:00etatik aurrera ETB-1en.