Itxi

telebista

Eduki nabarmenak

"Biba Zuek!" eta "Piztu Telebista", gaur ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Iker Gurrutxaga kazetaria izango da gonbidatu Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak. Gauean, berriz, inauteri giroan murgilduko dira "Piuztu Telebista" saioko sofakideak.

0:30
Mari Jose, Felitxu eta Hirune

"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1en eta eitb.eus-en

Iker Gurrutxaga kazetaria izango da saioko gonbidatua. Oriotarra, musika zalea da eta, gaur egun, Musikharia izeneko saioa gidatzen du Naiz Irratian. Horren inguruan eta bere kazetari ibilbideaz arituko da Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiarekin.

Lehen orduan, Ndank Ndank elkartea bertaratuko da. Senegalekin elkarlana eta kulturartekotasuna lantzen dute. Bizipoza egitasmoaren parte da eta beraien bideoklipa ezagutuko dute.

"Piztu Telebista" – 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en

Sofakideak inauteri giroan murgilduko dira bete-betean aste honetako saioan. Mozorrotu ere egingo dira, baina zertaz izango ote da?