Itxi

albistea

Audientzia oharra

Umeek ETB-3 dute gogokoen

A.H.

EITB

ETBko hirugarren kateak bere historiako audientzia zatirik altuena lortu zuen asteartean.

  • Umeek ETB-3 dute gogokoen

    Doraemon. Argazkia: EITB.

Asteartean, telebista katerik ikusiena izan zen ETB-3 Euskadiko umeen artean. Haurren %20ak jarraitu zuen marrazki bizidunen eskaintza zabala eta arrakasta berezia izan zuten arratsaldeko 'George Oihanekoa', 'Doraemon' eta 'Megaman' saioek. Honenbestez, ETB-3k bere audientzia errekorra gainditu zuen asteartean; %1,7ko audientzia zatia lortu zuen populazio osoaren artean, inoiz lortutako kuotarik altuena.

Haurren artean erreferentzia argia izanik, bere posizioa bermatzen jarraitu du ETB-3k Euskadin. Egun osoan zehar umeei zuzendutako euskarazko programazioa eskaintzen duen kate bakarra da, eta txikienen arreta piztea lortu du eskolako oporren hasieran.