Itxi

albistea

ETBKn eta ETB-1en

Kruzero pisuko Munduko txapelketa, 'Boxeo Izarrak' saioan

A.A.

EITB

Marco Huck eta Ola Afolabi izango dira nor baino nor gehiago.

  • 'Boxeo Izarrak', Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea. EITB

    'Boxeo Izarrak', Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea. EITB

Denboraldi honetako azken 'Boxeo Izarrak' saioan bi borrokaldi erakutsiko dituzte. Lehenengo eta behin, Marco Huck eta Ola Afolabiren arteko kruzero pisuko Munduko txapelketa. Marco Huck alemaniarra bederatzi aldiz izan da Munduko txapeldun kruzero mailan. 34 borroka irabazi eta bi galdu ditu. Joan den otsailean pisu astuneko munduko txapelketa jokatu zuen, baina, Alexander Povetkinen aurka galdu egin zuen neurketa oso parekatua jokatu ondoren. Ola Afolabi britainiarra, ostera, bitan izan da Munduko tituluaren jabe.

Emanaldi honetan ikusiko dugun bigarren norgehiagoka ere kruzero pisukoa izango da: Enzo Maccarinelli-Ciaran Healy. Maccarinelli bost aldiz izan da Munduko txapeldun kruzero pisuan eta berriro izan nahiko luke txapelketa irabazteko aukera, baina borrokaldi honetan ez da titulurik jokoan izango.

Pedro Mari Goikoetxeak gidatutako saioa 22:30ean dago ikusgai ETBKn eta 00:00etan ETB-1en. Ohi denez, Manu Maritxalar izango du lagun komentarioetan.