Itxi

albistea

Uztailaren 9ko audientziak

'Teleberri'ren bi edizioak, audientzian lider

A.E.

EITB

Gainera, urteko 'Robin Food'en saiorik ikusiena izan zen astelehenekoa eta 'Cien X Cien' lehiaketak audientzia zatirik handiena eskuratu zuen.

  • 'Teleberri'ren bi edizioak, audientzian lider

    Africa Baeta, eguerdiko teleberriaren gidaria. Argazkia: EITB.

'Teleberri'ren bi edizioak audientzia lider izan ziren atzo albistegien artean. Gauean ETB-2ko albistegiak %19ko audientzia zatia eskuratu zuen, eta bataz beste 154.000 ikus-entzule izan zituen EAEn eta eragin esparruan. Ikus-entzule bataz besteko bera lortu zuen 'Teleberri 1' albistegiak ere. Eguerdiko albistegien artean ikusiena izan zen, %20ko audientzia zatiarekin.

'Robin Food' saioak, halaber, urteko audientzia zatirik handiena lortu zuen eta urteko atalik ikusiena ere izan zen: %17,2ko sharea eta 96.000 lagunek ikusi zuten bataz beste. Halaber, 203.000 ikus-entzulek egin zuten bat saioarekin uneren batean.

'Cien X Cien' lehiaketak ere audientzia marka lortu zuen: %13,3, orain arteko ehunekorik handiena. Horrez gain, bataz beste 125.000 lagunek ikusi zuten saioa eta 340.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen.

Azkenik, 'San Fermin Directo' saioak sanferminetako jaien inguruko ikusmina piztea lortu zuen euskal ikus-entzuleen artean: %13,9ko audientzia eta 129.000 ikus-entzule izan zituen.