Itxi

albistea

'Oihaneder Bere Saltsan'

'Barazkiak saltsan' eta 'Meloi-ravioliak' gaurko saioan

Aizpea Oihanederrek 'Barazkiak urdaiazpiko saltsan' eta 'Meloi-ravioliak' prestatuko ditu gaurkoan.

  • Aizpea Oihaneder. EITB

    Aizpea Oihaneder. EITB

Punta-puntako bi errezetarekin aurkeztuko da Aizpea Oihaneder sukaldaria. Hasteko, 'Barazkiak urdaiazpiko saltsan erregosita' prestatuko ditu eta horretarako, garaiko barazkiak eta mini tomateak erabiliko ditu osagai nagusi moduan. Ondoren, 'Meloi ravioliak, luzoker purez beteta eta urdaizpiko gatzekin' prestatuko ditu. Bigarren errezeta hau lau lagunentzat prestatzeko, luzoker purea, meloi tira finak, urdaiazpiko hautsak eta oliba olioa erabiliko ditu.

'Oihaneder Bere Saltsan' saioa egunero ematen da ETB-1en 13:30ean eta 21:00etan.