Itxi

albistea

Gaur

Pirinioetako etapan bizi den euskal zaleen giroa eta festa, ETB-1en

A.H.

EITB

'Yes We Jai!' eta 'Zaleon Tourra' saio bereziak, Frantziako Tourraren 16. etapa honetan biziko den euskal zaleek sortutako giroaren lekuko izango dira.

  • Pirinioetako etapan bizi den euskal zaleen giro eta festaz, ETB-1en

    Tourreko euskal zaleak. EITB

ETB-1eko 'Yes We Jai!' eta 'Zaleon Tourra' saioek, Frantziako Tourraren etapa ezagunenetarikoaren inguruan sortuko den euskal zaleen giro eta festa biziko dute gaur. Aurtengo Tourraren hamaseigarren etapak, Pirineoetako mendate mitikoen aurrean jarriko ditu txirrindulariak, Aubisque, Tourmalet, Aspin eta Peyresourde. Ibilbidearen gertutasunak, milaka euskal jarraitzaile mugitzen ditu urtero Prineoetara eta ikurriñaz betetzen dute txirrindulariek jarraitu beharreko bidea. Euskal Telebistak euskal zale guzti hauek gertutik jarraituko ditu, eta beraiekin biziko du etapa zuzenean ikustearen emozioa eta ibilbidearen inguruan sortuko den festa giro ezin hobea.

'Yes We Jai!'

Lasterketa ikusi eta euskal txirrindulariak animatzera joango da 'Yes We Jai!' taldea Pirineoetara, baina horrez gain, Mateo estatubatuarra, Sonia poloniarra eta Rocio argentinarra, ESAITek, euskal selekzioaren aldeko iritzi taldeak, Peyresourde mendatearen magalean antolatu duen euskal jaira joango dira.

'Yes We Jai!'ko taldeak Peyresourden akanpatuko du eta antolatu den erromerian izango dira, euskal musika, txistorra eta sagardoaz euskal giroan murgildu eta gozatzeko, eta batez ere Euskal Herritik joandako milaka zaleekin festa partekatzeko. Hurrengo egunean, Peyresourde mendatera igoko dira txirrindulariak animatu eta ondo pasatzeko gogoz.

Xabier Perurenaren gidaritzapean, hiru atzerritar gonbidatuek ez dute txirrindularitza zuzenean inoiz ikusi eta ez dakite euskal zalegoa nola mugitzen den Piriniotako etapak iristen direnean, sorpresa handia hartuko dute dute inolaz ere. 'Yes We Jai!' ostegun honetan emitituko da 21:50etik aurrera ETB-1en

'Harian' taldearen esku, 'Zaleon Tourra'

Eta tourrean murgilduta jarraitzeko, 'Harian' saioaren taldekideek, Iban Bengoetxea buruan, hurbiletik biziko dute euskal zaleek tourreko Pirinioetako etapetara egiten duten exodo hau. Autoz, autobusez, autokarabanaz edo motorraz, edozein ibilgailu ona da Pirinioetako etapa hauek gozatzeko.

Tourmalet mendia lekuko dela, euskal zaleek euren gogoko txirrindulariak animatuko dituzte, eta 'Zaleon Tourra' saio bereziak guzti hori jarraituko du gertutik. Baina ez kirol ikuskizuna bakarrik, zaleek antolatuko duten izugarrizko jaian ere murgilduko dira.

'Zaleon Tourra' gaur emitituko da, 'Yes We Jai!'ren ostean, 22:25ean.