Itxi

albistea

Asteburuan

Estropadak, futbola eta txirrindularitza, ETB-1en eta eitb.com-en

A.A.

EITB

ETBK Sat-en automobilismoa eta Urtain boxeolariari buruzko dokumental bat izango dira ikusgai.

  • Athletickeko jokalariak, entrenamendu batean. Argazkia: EFE

    Athletickeko jokalariak, entrenamendu batean. Argazkia: EFE

Txirrindularitzarekin abiatuko dute larunbateko kirol programazioa ETB-1en. Frantziako Tourreko azken aurreko etaparen nondik norakoak 14:15etik aurrera kontatuko dituzte Pedro Mari Goikoetxeak eta Xabier Usabiagak.

18:00etatik aurrera estropada emanaldia osatuko du Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpi eta Sara Gandararekin batera. Kantabriako Ribamontan herriko bandera izango dute jokoan, Euskotren Ligako taldeek lehendabizi eta San Miguel Ligakoek ondoren.

22:00etan Poloniarekin bat eginez, Athleticek jokatuko duen denboraldiaurreko partida izango da ikusgai zuzenean, Juanan Legorburu eta Angel Garitano Ondarru-ren kontakizunarekin.

Tourreko etapa eta Athleticen partidak ere eitb.com-en jarraitu ahal izango dira.

Bestalde, ETBK Sat-en, 17:00etan, Europako Nascar automobilismo txapelketaren 4. jardunaldiaren ingurukoak ekarriko ditu Iñaki Mikeok. Eta 22:30ean, Urtain, leyenda y tragedia dokumentala eskainiko da, boxeolari handiaren heriotzaren 20. urteurrenean.

Frantziako Tourra, estropadak eta Athleticen partida zuzenean jarraitu ahal izango dira streaming bidez eitb.com-en.