Itxi

albistea

Ikuskizuna

'Mexikotik Kantari' ikuskizunaren bigarren partea, gaur ETB-1en

A.H.

EITB

Elegancia Mexicana mariatxia, dantzari mexikarrak eta Imuntzo eta Beloki, besteak beste, ikuskizunaren bigarren atal honetan.

00:39
'Mexikotik kantari'ren bigarren atala

Asteartean, 'Mexikotik Kantari' ikuskizunaren bigarren partea eskainiko du ETB-1ek 21:25ean, Julian Iantzik eta Maider Segurolak aurkeztuta. Elegancia Mexicana taldearen saioa izango du ardatz Lazkaon grabatutako emanaldiak, eta lurralde horretako dantzak ere ikusgai izango dira.

Halaber, saioak euskal partaidetza izango du: Imuntzo eta Beloki trikitilariak, Juanpa Agirre eta Estitxu Pinatxo kantari ezagunak, eta Dantzaki dantza taldea. ETB-1ek duela bi aste eskainiko zuen 'Mexikotik kantari' emanaldiaren lehenengo partea eta astearte honetan, bigarren atala eskainiko da 21:25etik aurrera.