Itxi

albistea

Audientzia oharra

'Ni más ni menos'ek 'Salvame'ren audientzia gainditu zuen astelehenean

A.H.

EITB

Klaudio Landak aurkeztutako saioak %16,3ko audientzia zatia lortu zuen eta bere zuzeneko lehiakidea gainditu zuen.

  • Klaudio Landa. Argazkia: EITB

    Klaudio Landa. Argazkia: EITB

Euskaldunen lehentasuneko aukera bihurtu da ETB-2ko 'Ni más ni menos' magazina arratsaldetan. Iragan astean, saioaren historiako asteko kuotarik altuena lortu zuen (%16,6) eta astelehen honetan, bere zuzeneko lehiakidearen audientzia gainditu du: arratsaldero Tele5n Jorge Javier Vazquez eta Paz Padillak aurkezten duten 'Salvame' saioaren audientzia, alegia.

Klaudio Landak % 16,3ko audientzia zatia lortu zuen, 'Salvame'k ordu tarte berean lortutako % 15,1eko zatiaren aurrean. 'NMS'ek gainera, bataz besteko 70.000 ikus-entzule lortu zituen, Tele5ek baino 10.000 gehiago. ETB-2ko saioak 201.000 ikus-entzulerekin bat egin zuen asteleheneko emanaldian zehar, Euskadin eta eragin eremuan.

Asteleheneko 'Ni más ni menos' saioak, egun eguneko gaiak aztertu zituen, horien artean, ETAko preso iheslariak Euskadira itzuli daitezen Gobernuak egindako proposamena, Banku Txarraren sorrera eta ekonomiaren egun-eguneko egoera, eta gasolinaren prezioaren igoera.

Horrez gain, hurbilagoko gaiak ere jorratu zituzten Klaudio Landaren saioan eta udan ohikoak diren intsektu eta marmoken ziztaden tratamenduaz aritu ziren mediku batekin . Eguneroko solasaldian gainera, gurasoak umeen porrotaren arduradun diren ala ez eztabaidatu zuten.