Itxi

albistea

Astelehenean

'Txirri, Mirri eta Txiribiton. 40 urteko algara' ikuskizuna, ETB-1en

A.H.

EITB

Hiru pailazoek Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin Bilboko Euskalduna Jauregian eskainitako ikuskizuna emitituko du Euskal Telebistak.

00:36
Umeek ondo pasatu dute. Foto: EITB

'Txirri, Mirri eta Txiribiton. 40 urteko algara' ikuskizuna eskainiko du ETB-1ek astelehen honetan, 22:00etan. Hiru pailazoek, euren ibilbide profesionalaren 40. urteurrenean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eskainitako emanaldia iragan abuztuaren 21ean grabatu zen Bilboko Euskalduna Jauregian.

'40 urteko algara' ikuskizuna Euskal Herriko pailazo ezagunen ibilbidean barrena murgilduko da, eta belaunaldi ezberdinetako haurren bizitzan horren presente izan diren abestiak taularatuko dituzte: "Txirri, Mirri eta Txiribiton", "Pintto, Pintto", "Zapi zuria", "Behin edo behin" eta "Paristik natorren", besteak beste.

'40 urteko algara'k barre egin eta abestea ditu helburu eta horretarako, hiru pailazoek, Txirri, Mirri eta Txiribiton Junior, Bilboko Koral Elkarteko Kontserbatorioko Abesbatza eta Araoz Txiki eta Easo Txiki abesbatzak izango ditu lagun, Juan Jose Oconen zuzendaritzapean.