Itxi

albistea

Miramonen

ETBk "¡Ama, vótame!" talentu saioaren pilotua grabatu du

Urteko azken hiruhilekoan emango du ETBk saioa eta, bertan, kantarien amek aukeratuko dituzte hurrengo fasera igaroko diren parte-hartzaileak.

00:21
ETBk '¡Ama, vótame!' talentu saioaren pilotua grabatu du

Euskal Telebistak Pausokak ekoitzitako "¡Ama, votame!" talentu saioaren pilotua grabatu du gaur EITBk Donostian duen egoitzan, Miramonen. Ohiko talentu saio musikaletatik aldentzen den proposamena da. Kasu honetan, kantarien amek aukeratuko dituzte hurrengo fasera igaroko diren parte-hartzaileak. Aurretik ordea, beren seme-alaben ahotsak identifikatu behar dituzte eta ondoren, puntuak eman behar dizkiete kantari guztiei.

Grabazioan izan dira Patxi Arratibel, EITBko Estrategia eta Kanpo Harremanen zuzendaria; Juan Mari Gurrutxaga, EIKENeko presidentea; Pedro Gomez Damborenea, Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuordea; eta Xabier Zabaleta Pausoka produkzio-etxeko Proiektuen zuzendaria.

"¡Ama, votame!" Innova Basque Audiovisual ekimenaren lehen proiektu irabazlea da. EIKEN-Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak EITBrekin eta euskal ekoiztetxeekin elkarlanean abian jarri duen ekimena da Innova Basque Audiovisual. Asmoa, euskal ekoiztetxeei saio pilotuak egiteko laguntza eskaintzea da. Grabazioa, Innova Basque Audiovisual-ek dituen helburuak ikusteko aukera ezin hobea izango da. Urteko azken hiruhilekoan emango du ETB-k saioa.