Itxi

albistea

22:10ean

Une erabakigarriak biziko dituzte 'Goenkale'ko protagonistek

Leok Arralden jarraituko al du? Malenek nola emango dio buelta egoerari daukan presioarekin? Argituko al dira Lukasen sekretuak?

  • Ines eta German. Argazkia: EITB

'Goenkale' telesailaren 19. denboraldiko laugarren atalean, une erabakigarriak biziko dituzte protagonistetako askok.

Garbiñeren etxean une garrantzitsua bizi dute. Laster izango da Leireren eta Aimarren aitaren heriotzaren urteurrena eta bakoitzak bere erara darama kontu hori.

Gainera, Garbiñek Sabino ezagutuko du eta, lehen unetik, primeran moldatuko dira. Haren zabarkeria eta izaera zintzoa atsegin ditu.

Leorentzat ere une erabakigarria izango da. Txakolindegian izandako sutearen ostean, bizitza berriz planteatuko du, baita Arralden jarraitzea edo bertatik alde egitea ere.

Bestalde, Ines komentuko loturetatik askatzen hasiko da. Germanekiko duen maitasuna bizi nahi du eta ingurukoei, bereziki, Aliziari eta Maleni, alabari, maitasun horren berri emango die. 

Malen, ordea, ez dago ongi. Lukas ez du sumatzen nahi lukeen bezain abegikor eta maitakor eta, gainera, aitak harekin hitz egitera joateko eskatuko dio behin eta berriz.

Eta Lukasek, sekretu ugari dauka...