albistea
Goizeko hitzordua
Bizitzako aldaketei aurre egiteko aholkuak, asteleheneko 'Forum'en
A.H.
EITB
Begoña Zubietak Laura Rojas Marcos psikologoa elkarrizketatuko du.
-
Begoña Zubieta. Argazkia: EITB
Astelehenean, Laura Rojas Marcos psikologoa 'Forum' elkarrizketa saioan izango da gonbidatu, eta Begoña Zubietak egingo dion elkarrizketan bere azkeneko liburua Somos cambio aurkeztuko du. Lan honez bitartez, idazleak bere irakurleei bizitzan ematen diren aldaketen aurrean nola sentitzen diren jakiteko tresnak erraztuko dizkie, baita aldaketa horiek modu positiboan ikusteko aholkuak eman ere. 'Forum' astelehen honetan emango da goizeko 08:00etatik aurrera ETB-2n.