Itxi

albistea

22:15ean

Maialen Chourraut, 'Bisitaria'n

A.H.

EITB

La Seu D'Urgell Chourraut bizi den tokira joango da Xabier Euzkitze eta lasartearra piraguarekin lehian ikusteko aukera izango du.

00:39
Maialen Chorraut piraguista hobeto ezagutuko dugu, 'Bisitaria'n

Dominaren bila abiatuko da 'Bisitaria'. Horretarako La Seu D'Urgelleraino joan da, bertan bizi baita Maialen Chourraut lasartearra. Piraguismoa da bere kirola eta slaloma espezialitatea, horrek hain zuzen eraman du Lleidaraino Lasarte utzita. Dena den, Chourrautek bildu du han ere bere familia, mutilaguna, haren semeak eta euskal piraguisten kolonia. Denek hartuko dute beso zabalik Xabier Euzkitze.

'Bisitaria'k maleta hartu eta Maialenen etxean egingo ditu bi egun, bere ordutegiak jarraituz, gutxi gora behera jakina, eta piraguarekin lehian ikusteko aukera ere izango du.

'Bisitaria', 22:15etik aurrera, ETB-1en.