Itxi

albistea

Aurrerapena

Erruak, susmoak eta zorigaiztoko oroitzapenak, 'Goenkale'n

Lukas birrinduta geldituko da Malenen gutuna irakurrita. Heriotzari lotutako susmoak gainera, senide eta lagunengana zabalduko dira.

  • Lukas. Argazkia: EITB

'Goenkale' telesailaren asteleheneko atalean, susmoak eta zorigaiztoko oroitzapenak izango dira nagusi. Lukasek Malenek bere buruaz beste egin aurretik bidalitako gutuna irakurtzean jasotako jipoia izugarria izan da, heriotzaren errua berari egotzi baitzion. Gainera, Malenen zenbait senideri eta Lukasen lagunei susmoak hasiko zaizkie.

Baina norberak nahikoa izango du daukanarekin. Garbiñek, esaterako, gero eta argiago izango du senarra zenak engainatu egin zuela.

Bestalde, Amarun jai bat izango da, eta Naia hara joango da. Aurreko udan eraso zioten lekutik igarotzean, zorigaiztoko gau hartan gertatutakoaren oroitzapen garbiak izango ditu lehen aldiz

Bada, ordea, Arralden gustura dagoenik. Jon gero eta hobeto sentituko da bertan, eta Afrikako herrixka isolatu bat berreraikitzeko dirua biltzeko daukan asmoa bide onetik doa. Alabaina, gauaren erdian jasoko duen ezusteko bisita misteriotsu batek erakutsiko digu, agian, beste asmo batzuk dituela.