albistea
Umore saioa
'Kontuz, Atsuak!' Behobia-Donostian korrika
A.E.
EITB
Manu Maritxalar izango dute entrenatzaile.
Datorren igandean, azaroak 11, 'Kontuz, Atsuak!' saioan, Maikrux eta Marikarmen Behobia korritzera ausartuko dira... Egingo ote dute? Horretarako, Pello Zabalarekin ere izango dira, eta han sortuko da liskarra bien artean, batek baietz, besteak ezetz. Pellok, betiko legez, bere onera ekarriko ditu.
Behobia-Donostia hainbat aldiz egin duen Andoni Aizpuru entrenatzen harrapatuko dute Bilbon, Guggenheim inguruan, eta aholkuak eskatuko dizkiete. Gero, berarekin ETBra joan eta egun horretan zer eguraldi egingo duen ikusiko dute. Eguraldia, argazkiak eta majo endredatuko dute, noski!!
Personal trainera ere behar dute, eta ezinhobea topatu dute: Manu Maritxalar. Manurekin, entrenamenduak, dieta eta beste hainbat gai jorratuko dituzte. Zer moduz moldatuko ote da Manu gure bi Atsuekin?
Eta bukatzeko, igandean bertan lasterketara joango dira. Irteeran endredatzen ibiliko dira, Joseina Etxeberriarekin ere izango dira, eta baita abiatu ere.
Donostiako 'Boulevard'era iritsiko ote diren jakingo dugu igandeko saioan, 22:15ean hasita.