Itxi

albistea

Audientzia oharra

'NMS'ek bere historiako daturik onena lortu zuen asteazkenean

A.H.

EITB

Klaudio Landak aurkeztutako magazinak %19,7ko audientzia zatia lortu zuen.

  • Argazkia: EITB

'NMS' saioak bere audientzia errekorra gainditu zuen asteazkenean, %19,7ko audientzia zatiarekin. Orain arte lortutako daturik altuena da eta magazinak ikus-entzuleen artean duen harrera bikaina berretsi du.

Klaudio Landak aurkeztutako saioak 356.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin esparruan, eta saioaren historiako bigarren atalik ikusiena izan zen. Asteazkeneko emanaldia 107.000 lagunek jarraitu zuten bataz beste.

'NMS' gaurkotasunari oso lotuta dagoen arratsaldeko magazina da. Honela, bada, asteazkenean gertu gertutik jarraitu zuen CC.OO. eta UGT sindikatuek deitutako greba orokorrak Euskadin eta Nafarroan izandako eragina. Horrez gain, Klaudio Landa Euskadiko Jubilatuen federazioko presidentearekin, Txema Odriozolarekin, aritu zen luze eta zabal, gobernuak agindutako erretiroen balioa handitzearen inguruan.

Bestalde, etxegabetzeen gaia jorratu zuten. Kasu berri bat ezagutzeaz gain, arazoarekin bukatzeko gobernuak iragarritako neurriez mintzatu ziren solas-mahaian.