Itxi

albistea

Kirolak

Boxeolari gazte eta ikusgarriak, 'Boxeo Izarrak' saioan

A.A.

EITB

Pedro Mari Goikoetxeak gidatutako saioa 00:10ean izango da ikusgai ETB-1en eta larunbatean 23:30ean ETBKn.

  • Pedro Mari Goikoetxea eta Manu Maritxalar. Argazkia: EITB

Boxeolari gaztea eta ikusgarriak lehian ikusteko parada izango da aste honetako 'Boxeo Izarrak' saioan. Hasteko, super luma pisuko munduko txapelketa bat: Adrien Broner eta Vicente Escobedo aurrez aurre. Bronerrek oraindik 23 urte baino ez ditu eta orain arte egindako borrokaldi guztietan nagusitu da.

Jarraian, Antonio Demarco eta John Molinaren arteko beste munduko txapelketa bat eskainiko dizuegu.

Ondoren, italiar jatorria duen kanadiar bat ezagutuko dugu: Phil Lo Greco, egin dituen 23 neurketak irabazi dituen mutila.

Eta azken bi borrokaldietan, Jamie Kavanagh irlandarra, Cesar Cisnerosen aurka eta Jermell Charlo, bere ama entrenatzaile duen Denis Douglinen kontra.

Pedro Mari Goikoetxeak Manu Maritxalar izango du lagun, gaur 00:10ean ETB-1en eta larunbatean 23:30ean ETBKn ikusgai izango den saioan.