albistea
Dokumentala
U. Basurkoren 'Pakea Bizkaia: Groenlandia eta Ternua Espedizioa' ETBn
A.E.
EITB
Igandean ETB-1en eta astelehenean ETB-2n izango da ikusgai.
Pakea Bizkaia: Groenlandia eta Ternua Espedizioa dokumentala eskainiko da igande honetan ETB-1en (23:25ean) eta astelehenean ETB-2n (23:30ean). Unai Basurko nabigatzaile profesionalaren bigarren dokumentala da hau, Pakea Bizkaia. Lehiaketatik hezkuntzara dokumentalaren ondoren egina.
Pakea Bizkaiaren bigarren espedizioaren dokumentalak euskaldunen historiako atal jakin batera garamatza: XVI. mendean gure arbasoak Groenlandia eta Ternuako kostaldeetaraino nabigatzen hasi ziren bakailaoa eta balea harrapatzera. Milaka marinel abiatzen ziren, horietako asko ez ziren itzuli, bizitza itsasoan utzi zuten. Pakea Bizkaiak 2011.urtean zeharbide hori egin zuen horien oroimenean, proiektuaren helburuak betez. Horien artean, itsasoz bestaldeko harreman berriak sortzea dago, hala nola geure itsasoak zaintzeak duen garrantzia zabaltzea.
Pakea Bizkaia: Groenlandia eta Ternua Espedizioa Juanfe Garcesek eta Iker Basurkok zuzendu dute; gidoia Maider Eguesek idatzi du.