Itxi

albistea

Gaur gauean

Justizia erreformari buruz arituko dira 'De Boca en Boca' saioan

A.H.

EITB

Justizia denontzako berdina ote den izango dute hizpide ETB-2n Reyes Pradosek aurkezten duen saioan, 22:15ean hasita.

  • Berdintasuna justizian hizpide, 'De Boca en Boca' saioan

Espainiako Justizia Ministroak, Alberto Ruiz Gallardonek, justiziako tasak erregulatuko dituen lege berria aurkeztu zuen eta lege solidarioa dela esan zuen, doako justizia herritar guztiengana iristeko helburua zuela. Justizia alorreko eragile guztien erantzuna ordea, kontrakoa izan da: epaileak, fiskalak, abokatuak eta herritarrak elkartu egin dira protesta egiteko. Gaur gaueko 'De Boca en Boca' saioan gai hau aztertuko dute sakonean.

Reyes Pradosek aurkezten duen saioak lege honen zirrikituak azalduko ditu eta herritarrengan izango duen eragina zein izango den argitzen saiatuko da. ¿Justizian dagoen lan karga arintzeko balioko ote du? ¿Ala beste arrazoiren bat dago oinarrian?

Gai honetan adituak diren hainbat lagun izango dira gaur gaueko saioan: Javier Galparsoro, CEAR Euskadiko presidentea eta abokatua, Ignacio del Burgo, abokatua, Javier María Pérez Roldan, Justiziaren akatsek eta arduragabekeriak eragindakoen elkarteko abokatua, eta María Radón epailea.

ETB-2n emango da saioa gaur gauean 22:15ean hasita