Itxi

albistea

22:15ean

Bilbao-Bizkaia Kantu Txapelketako finala, larunbatean, ETB-1en

A.A.

EITB

Euskalduna Jauregian grabatuko da arratsalde horretan bertan.

  • Bilbao-Bizkaia Kantu Txapelketako finala, larunbatean, ETB-1en

Larunbat arratsaldean Euskalduna Jauregian jokatuko den Bilbao-Bizkaia Nazioarteko Kantu Txapelketako finala eskainiko du ETB-1ek, egunean bertan, 22:15ean. Nazioartean sona handiko lehiaketa dugu hau, 1984. urtetik jokatzen dena.

Astean zehar kanporaketa probak jokatu dira eta larunbatean du finala. Bertan, 12 abeslari arituko dira nor baino nor gehiago: Urszula Bardlowska (Polonia), Miren Urbieta (Euskadi), Iwona Sobotka (Polonia), Ruth Iniesta (Espainia), Seyoung Park (Hego Korea) eta Sun Hyung Cho (Hego Korea) sopranoak; Jaroslaw Kitala (Polonia), Karoly Szemeredy (Hungaria), Hansung Yoo (Hego Korea), Seung-Gi Jung (Hego Korea) eta Dong Hwan Lee (Hego Korea) baritonoak, eta Sergio Escobar Perez (Espainia) tenorea.

Joseba Iriondok aurkeztuko du ekitaldia eta ETBko komentaristak Agustin Ezenarro kazetaria eta Ainhoa Merzero abeslaria izango dira.