albistea
Elkarrizketa
Carlos Quilezek 'Cerdos y gallinas' nobela aurkeztuko du 'Forum'en
Kataluniako kazetariak, polizia, epaile, kazetari eta sare mafiosoen arteko ustelkeria jorratu du Bartzelonan girotu duen liburuan.
-
Begoña Zubieta. EITB.
Astelehenean, 'Forum' saioan, Begoña Zubietak Carlos Quilez kazetari kataluniarra elkarrizketatuko du. Kataluniako ustelkeriaren kontrako bulegoan egiten du lan Quilezek. Cerdos y gallinas eleberria idatzi du Quilezek eta hori aurkeztuko du elkarrizketan. Kataluniako kazetariak, polizia, epaile, kazetari eta sare mafiosoen arteko ustelkeria jorratu du Bartzelonan girotu duen liburuan. Oinarrian egiazko historia bat dago: Bartzelonako portuan zegoen drogaz beteriko edukiontzi baten lapurreta.
'Forum' goizeko 08:00etan dago ikusgai ETB-2n.