Itxi

albistea

Igandean

Lagun Aro-Caja Laboral derbia, zuzenean, ETB-1en eta eitb.com-en

A.A.

EITB

Pilota emankizuna Lizarratik egingo da eta partida nagusian, Xala-Zubieta eta Irujo-Pascual bikoteak izango dira nor baino nor gehiago.

  • Argazkia: EFE

Lagun Arok eta Caja Laboralek jokatuko duten euskal derbiarekin zabalduko du kirol eskaintza Euskal Telebistak igande honetan. Endesa Ligaren 10. jardunaldiari dagokion partidaren emankizuna ETB-1en eta eitb.com-en jarraitu ahal izango da zuzenean 12:15etik aurrera, Asier Aranguren, Josean Aldalur eta Juan de la Vegaren eskutik.

Arratsaldeko lauretan, ohi denez, herri kirolen tartea zabalduko dute. Goizean Leaburun jokatutako aizkolarien Diva Sariaren berri emango dute Koldo Aldalurrek eta Joxe Etxebestek.

17:00etan, 'ETB Kantxa' saioa hasiko da, Lizarratik (ETB-1 eta eitb.com). Aritz Lasa-Ladis Galartza / Julen Retegi-Larrinaga neurketarekin hasiko da jaialdia eta ondoren, partida nagusian, Xala-Zubieta / Irujo-Pascual izango dira aurrez aurre. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia arituko dira esatari lanetan.

20:40ean, 'Gol Festa' saioan, asteburuko futbol jardunaldiaren errepasoa egingo du Mikel Olazabalek.

Bestalde, 12:25etik aurrera, ETBKn, afizionatu mailako Baqué Txapelketako finalen kontakizuna egingo dute Juanan Legorburuk eta Karmelo Ariznabarretak.