Itxi

telebista

Final handia

Hiru emakume eta ikurrina bakarra: "El Conquistador del Caribe"ko final historikoa

EITB Media

22 asteko lehiaren ondotik, Carra, Ari eta Marce dira saioaren historia berridatzi eta mugak gainditu dituzten edizio honetako hiru finalistak.

  • Carra, Marcela y Ari, "Conquistador" saioko finalistak

    Carra, Marcela y Ari, "Conquistador" saioko finalistak. ARgazkia. EITB Media

Astelehen honetan, ekainaren 23an, "El Conquistador del Caribe" saioko final handia jokatuko dute, mugarri garrantzitsu bat lortuta; izan ere, lehenbiziko aldiz ez da gizonezkorik izango final batean. Carra, Ari eta Marcela lehiatuko dira finalean, orain arteko muga estrategiko, fisiko eta mentalak gaindituz.

Hiru finalistek profil ezberdinak dituzte, baina helburu bakarra: ikurrina lortzea. Carra da hiruretan nagusiena, baina indarra erakutsi du lau duelu gaindituta. Marce, ostera, abentura uztekotan izan zen, baina saioa irabazteko aukera gehien berak dituela uste dute gehienek. Azkenik, Arik sor dezake zalantzarik handiena, ez baitu inolako duelurik jokatu eta ikusteko dago lehiarako grinarik duen.

Los Haitisesen, 21. edizio honetako probarik gogor eta ikusgarrienetako bat jokatuko dute. Patxi Alonso eta Lur Errekondo arduratuko dira emozioz, tentsioz eta sorpresaz betetako saioa gidatzeaz. Bestalde, Anepek sare sozialen jarraipena egingo du, astero bezala, eta minutuz minutu zer gertatzen den azalduko du zuzen-zuzenean. Conquis komunitatea, beraz, oso presente izango dugu gala honetan.

37 lehiakidek abiatu zuten abentura urtarrilean, Karibe itsasoan. Asteotan, proba gogor ugari eta elkarbizitza korapilatsua gainditu behar izan dituzte, eta horren lekuko izan dira Conquiseko jarraitzaileak. Horrela, 201.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du "El Conquistador" saioaren 21. edizioak, batez beste % 21,2ko kuota lortuta.  

Nork lortuko ditu ikurrina eta 20.000 euroko saria? Ez galdu final handia, ekainaren 23an, 22:30ean, ETB2n, aplikazioan eta eitb.eus atarian. Gogoratu atal guztiak eskuragarri dituzula Nahieran atarian eta EITBko gainerako euskarri digitaletan.