albistea
21:00etan
Aralarreko hamalau orduko ibilbideaz, ostiralean, ETB-1en
A.H.
EITB
Aitor Elduaien kazetariaren gidaritzapean eta Anjel Alkainen umorearekin ibilbidearen gaineko kontakizuna egingo du erreportajeak.
2012.maitzaren 27-an; Tolosan hasi eta Aralarreko mendilerroa zeharkatu eta gero, Tolosan amaitzen den hamalau orduko mendiko ibilaldi herrikoiaren kontakizuna egingo du ostiralean emitituko den erreportaje berezi honek.
Euskal Herriko kolore eta zaletasun nagusiak bat egingo dute saioan: baso eta mendien berdetasuna mendizaletasunaren eskutik joango dira ibilbide osoan zehar, Aitor Elduaien kazetariaren gidaritzapean eta Angel Alkainen umorezko ziztaden laguntzaz.
Egunean zehar jasotako elkarrizketek deskribapen eta gorabehera guztien berri emango dute. Aitorrek gatza puntu egokia jarriko dio ibilbideari, Angel Alkain eta konpaniak berriz, piperra.
'Aralar XIV. orduko ibilaldia' ostiral honetan emitituko da 21:00etik aurrera ETB-1en
2012.maitzaren 27-an; Tolosan hasi eta Aralarreko mendilerroa zeharkatu eta gero, Tolosan amaitzen den hamalau orduko mendiko ibilaldi herrikoiaren kontakizuna egingo du ostiralean emitituko den erreportaje berezi honek.Euskal Herriko kolore eta zaletasun nagusiak bat egingo dute saioan: baso eta mendien berdetasuna mendizaletasunaren eskutik joango dira ibilbide osoan zehar, Aitor Elduaien kazetariaren gidaritzapean eta Angel Alkainen umorezko ziztaden laguntzaz.Egunean zehar jasotako elkarrizketek deskribapen eta gorabehera guztien berri emango dute. Aitorrek gatza puntu egokia jarriko dio ibilbideari, Angel Alkain eta konpaniak berriz, piperra. 'Aralar XIV. orduko ibilaldia' ostiral honetan emitituko da 21:00etik aurrera ETB-1en