Itxi

101 Gaztelu

Ika-mika

Manu Maritxalar vs. Iker: egundoko liskarra!

I.A.

Sekulako liskarra sortu da sortu da zaldunen taldean Manu Maritxalar kapitainaren eta Ikerren artean.

5:01

Manu Maritxalarren hanka-sartzea dela eta, zaldunek erraz eskuratu dute seigarren armarria "101 Gaztelu" saioan. Horregatik, sekulako liskarra sortu da Manu Maritxalar eta Ikerren artean, eta ika-mika horrek ondorioak izango ditu aurrerantzean taldearen barnean.

Jokoa bukatuta, Manu bere burua defendatzen saiatu da, baina Ikerrek esan dio inoiz ez duela beraien iritzirik aintzat hartzen. Ikerrek dio beti berak esaten duena egin behar dela. Kapitainak ez omen diete gauzak taldean erabakitzen uzten. Manuk, aldiz, esan du hori ez dela horrela, eta beti adostasuna sortzen saiatzen dela.

Halere, kapitainaren hitzetan, nahi izango balu ez luke inoiz taldeko kideen iritzirik kontuan izango. Are gehiago, nahi balu, beti berak gidatuko luke autoa.

Iker nazkatuta dago Manuren jokaerarekin, ez zaio batere gustatzen bere izateko era. Bere ustez, Maritxalarrek zirikatu egiten ditu, eta gero lasaitzeko eskatzen die. Bere jokoa hori omen da.

Manuk erantzun dio jokoetan errendimendu ona ematen duelako errespetatzen duela eta horregatik isilik gelditzen dela askotan. Bestela, kaleratu egingo luke, ez lizkioke hainbeste gauza onartuko..