101 Gaztelu
Unerik gorenak
Maitasun kontuak, '101 gaztelu'n?
Goñik behin baino gehiagotan esan izan duenez, Jurdanen eta Oihanaren artean harreman 'oso, oso ona' omen dago. Aste honetan, gainera, Lukaren eta Aneren artean ere zerbait egon daitekeela ikusi dugu.
Maitasun kontuak hasiak dira '101 gaztelu'n. Duela zenbait astetatik hona ari da Goñi esaten Jurdanen eta Oihanaren artean zerbait badela, egun osoa elkarrekin pasatzen dutela, eta 'adar' kontuak tartean badirela (Oihanak mutil-laguna omen daukalako). Baina badirudi hori ez dela saio honek utziko digun istorio bakarra. Lukaren eta Aneren artean zerbait ote dago?
Elkarrekin egin dute lo biek autokarabanaren goiko aldean, eta taldekideen txantxak jasan behar izan dituzte goizean. Gainera, saioko erredaktoreek euren arteko harremanari buruzko galderak egin dizkiete. Irribarretsu erantzun du Lukak lagunak baino ez direla. Anek, berriz, barre-txiki artean erantzun die galderei. Lagunak direla berretsi du, baina Luka 'oso sexya' dela aitortu du.
Hurrengo atalei adi jarraitu beharko dugu bi ustezko bikote hauek ze norabide hartuko duten ikusteko.