Itxi

6 Argazkitan

Gaur

Txaro Arteaga '6 Argazkitan' saioan, gaur

A.E.

EiTB

Emakundeko zuzendari ohiak bere bizitzaren errepasoa egingo du argazki esanguratsuenen bidez. Gaur, 21:30ean, ETB1en.

2:07

Txaro Arteagak bere bizitzaren errepasoa egingo du gaur '6 Argazkitan' saioan, Pedro Mari Goikoetxearekin. Haurtzaroaz Luis Mari nebarekin mintzatuko da. Senarra ezagutu zuenekoa ere ekarriko du gogora: 23 urterekin, Gabon Zahar egunean ezagutu zuen Txarok Josetxo, bere senarra izango zena.

Halaber, Herri Irratian emandako urteak eta Euskal Telebistan aurkeztutako saioak ere errepasatuko dituzte. Baita Txaroren bikoizketa lanak ere.

Bilgune Feministaz arituko da Arteaga, gainera. Emakunde sortu aurretik, 1986ean, Zarutzen bildu ziren 80 bat emakume euren egoeraz, kezkez eta nahiez mintzatzeko. Haietako bi Koro Garmendia (EEko legebiltzarkide ohia) eta Koro Agote izan ziren.

Emakunde sortzeko lanaz ere arituko dira. Arantza Zugasti, Txaroren prentsa arduradun izandakoa; Ana Alberdi, egun Emakundeko idazkari nagusia dena, eta Izaskun Moyua, Emakundeko zuzendari izandakoa orduko haietaz mintzatuko dira.

Azkenik, alaba eta bilobari egingo diete tartea. Egun jubilatuta dago Txaro, eta bilobarekin ahalik eta denbora gehien pasatzen saiatzen da.

Ez galdu '6 Argazkitan', gaur 21:30ean, ETB1en.