Itxi

A ze banda

22:15ean, ETB1en

Sei musika talde, final handirako bidean, gaurko 'A ze banda!'n

Iñigo Egiguren The Uski's taldeko abeslaria izango da aste honetan epaimahaiak izango duen gonbidatua.

Iñigo Egiguren The Uski's Urdaibaiko taldeko abeslariaren laguntza izango dute 'A ze banda!' saioko epaimahaian gaur gauean Zuriñe Hidalgo Hesian taldeko abeslariak eta Alex Sardui Gatibuko abeslariak. Lehen saioko Random, Irati eta Isasiko Ama taldeak eta bigarren saioko Sugar Beats, The Kites eta Twin Melody arituko dira lehian aste honetan. Programa sei talde horietako zeinek utzi beharko duen erabakiko dute hiru epaimahaikideen artean.

Aurreko asteetan ez bezala, asteazkenean, saioak aukeratutako kanta bana abestu beharko dute musika-taldeek; horrela, lehiakideen eskaera-maila nabarmen handituko da.

Sugar Beats taldeak duela bost urte hil zen Michael Jacksonen "Man in the mirror" kanta abestu beharko dute; Irati taldeari Alaitz eta Maider bikotearen "Amets bat" abestia egokitu zaio; Random taldeari, Scorpions talde alemaniarraren "Still living you" abestia; The Kitesek The Uski'sen "Horrelako" abestuko dute Urdaibako talde honen abeslaria, Iñigo Egiguren, aurrean dutela; Twin Melody Ordiziako bikiak Adeleren "Rolling in the Deep" kantarekin arituko dira hirugarren saio honetan; eta, azkenik, Isasiko Ama taldea, Gatiburen "Zeu, zeu, zeu" abestiarekin. Alex Sarduik izango du zeresanik horren gainean.

Programaren amaieran, bertan parte hartu duten sei taldeetako batek agur esan beharko dio saioari, eta bost taldek bakarrik jarraituko dute lehian.

'A ze banda!' gaur gauean emitituko da, 22:15etik aurrera, ETB1en.