Itxi

Ahotsak

Ahotsak

Ahotsak

22:00etan

Lezamako, Iruñeko eta Basauriko abesbatzak lehian, gaur gauean, 'Ahotsak' saioan

EiTB

Ordizian arituko dira nor baino nor gehiago finalerako txartelaren bila.

0:29
Lezama, Iruñea eta Basauriko abesbatzak

Euskal Herriko abesbatzarik onena aukeratzeko lehian, hiru talde izango dira nor baino nor gehiago gaur, 'Ahotsak' saioan. Batetik, Lezamako Ekidazu abesbatza ikusiko dugu, Iratxe Ispizuaren zuzendaritzapean. Bigarren taldea Iruñeko Alaikapela Gospel abesbatza izango da. Daniel Amatriain da abesbatzaren zuzendaria eta Yolanda Unanua ordezkaria. Azkenik, Basauriko Zirzira Ahots Taldea izango dute, Ius Perez zuzendariarena.

Hiru hautagaiak Ordiziako kaleetan barrena arituko dira kantuan, Julian Iantzi aurkezlearen eta Hibai Etxebarria adituaren esanetara. 

'Ahotsak' saioa gaur gauean izango da ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.