Itxi

Ahotsak

Ahotsak

Ahotsak

22:00etan

'Ahotsak' saioaren bigarren edizioko finala, gaur gauean

EiTB

Bilboko, Erriberriko, Iruñeko, Orkoiengo eta Zigoitiko bost abesbatzek parte hartuko dute.

0:25
'Ahotsak' saioko bigarren edizioko finala

Astelehen honetan, ETB1eko 'Ahotsak' saioaren bigarren edizioko finala izango da ikusgai, 22:00etan. Bost abesbatza nor baino nor gehiago arituko dira, 5.000 euroko saria irabazteko aukera jokoan.

Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan elkartuta, Bilboko, Erriberriko, Iruñeko, Orkoiengo eta Zigoitiko bost abesbatza arituko dira final handian. Julian Iantzik eta Hibai Etxebarriak aurkeztuko duten final handi honetan, lehiakide gazte zein helduak eta abesti lasai zein biziak entzungo ditugu.

Gainera, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan, aurreko igandean, abenduaren 1ean, 'Ahotsak' finalaren grabazioarekin bat egin zuten 15.000 pertsonekin batera, 'Lau Teilatu' bertsio erraldoia abestu zuten, aurtengo EiTB Maratoiarekin bat eginez.

'Ahotsak' astelehen honetan izango da ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.