Itxi

Ahoz Aho

Ahoz Aho

Ahoz Aho

Zozketa

“Ahoz Aho”k liburuak oparituko ditu denboraldi honetan! Parte hartu zozketan!

EITB.EUS

EiTB

Saiotik pasatzen diren idazleen liburuak zozkatuko ditu saioak astero.

  • Ilaski Serrano, "Ahoz Aho" saioaren aurkezlea

    Ilaski Serrano, "Ahoz Aho" saioaren aurkezlea. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Denboraldi berriaren hasierarekin batera, “Ahoz Aho” saioa hainbat berrikuntzarekin dator aurten. Horien artean, saiotik pasatzen diren idazleen liburuen zozketa.

Ilaski Serranok idazleei leihoa irekiko die astelehenetik ostiralera, 16:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en. Sortzaileen lanei buruzko elkarrizketaz gozatzeaz gain, liburu horien ale bat eskuratzeko aukera izango dute ikus-entzuleek.

Nola parte hartu zozketan?

Liburuen zozketan parte hartzeko egin beharreko gauza bakarra honakoa da: ahozaho@eitb.eus helbide elektronikora mezua idatzi.

Astez aste, zozketaren irabazlearen izena jakitera emango du Ilaski Serranok, saioan bertan.