Aitaren etxea
ETB2n
Aspaldiko sekretu batek Martin aztoratuko du 'La casa de mi padre'n
EiTB
Gaur gaueko atalean, soldaduskara joateko karta iristearekin batera, Martinen gurasoek iraganeko kontu ilunak berreskuratu beharko dituzte.
-
Martin, Juan aita eta Javier aitonarekin
Aspaldiko sekretu bat, bete-betean eragiten diona, jakingo du Martinek "Aitaren Etxea: La casa de mi padre" telesailaren gaurko atalean, eta konpetentzia izango du Irene bere bikotekide izateko bidean.
Celaya hotelean karta berezi bat jasoko dute: Martin soldaduskara joateko deialdia. Horrek familiaren orain arteko bizitza goitik behera aldatuko du. Izan ere, Martini iraganeko sekretu bat kontatzera behartuko ditu gurasoak eta aitona. Horrekin batera, aspaldian estalita zeuden istorio mingarri ugari azaleratuko dira. Nola hartuko du albistea Martinek?
Martinen kartarekin sortutako aztoramendua gutxi ez, eta beste ardura batzuk ere izango ditu Irenek. Luisen fabrikako gerente berria, Egañatarren etxera afaltzera gonbidatuko dute Alberto, eta neskarekiko interesa erakutsiko du: Irene gorteatzen hasiko da.
Bestetik, Tomasek misio arriskutsu bat proposatuko die bere taldeko lagunei, tartean Inaxiori eta Karmeleri. Herbestean dagoen Eusko Jaurlaritzako kide batek muga pasatu du eta harekin elkartu behar dute mendiko ermitan. Guardia Zibila, baina, leku guztietara iristen da, eta misio hau ongi irten dadin imajinazioa erabili beharko dute erresistentziako lagunek.
Larunbatero legez, 22:00etan izango da ikusgai "Aitaren Etxea", ETB2en eta eitb.eus-en aldi berean.