Itxi

Arimaren Margolariak

Arimaren Margolariak

Arimaren Margolariak

22:00etan

Gernikako bonbardaketa, gaur gauean, 'Arimaren Margolariak' saioaren bigarren atalean

EiTB

Gaur saioaren lehen kanporatua ezagutuko dugu.

0:27
'Arimaren Margolariak' saioko lehiakide eta epaileak

Gaur gauean, 'Arimaren Margolariak' saioaren bigarren kapituluan, Euskal Herriak jasan duen pasarte ilunenetako batean murgilduko dira: Gernikako bonbardaketan, hain zuzen. Pablo Picassok gertaera hori koadro batean jaso zuen, baita kubismoa mundu osora hedatu ere. Lehiakideek abangoardia piktoriko hori ezagutuko dute zuzenean, Ainara Azpiazu Axpi ilustratzaileak horren gaineko ikasgai bat emango baitie. Ondoren, euskal pottokak margotuko dituzte, teknika kubista erabilita, ikasitakoa mihisean islatuz.

Horren ostean, Kaleratze proba Astra eraikin enblematikoan egingo dute. Arma-lantegi horrek Espainiako Armada pistolaz hornitzen zuen, eta bonbek eraikin hori ukitu ez izanak Frankismoaren autoretzaren teoria berresten du. Ba ote da leku hoberik Gernikako bonbardaketa erreproduzituko duen performance bat egiteko toki esanguratsu hau baino? Margolariek basakeria horren protagonisten izua harrapatu beharko dute pintzelekin, eta, horretarako, bonbardaketatik bizirik atera zen 96 urteko Luis Iriondoren bisita jasoko dute ezustean. Zirrara eragin eta coachen arima hunkitzen saiatu beharko dute, 'Arimaren Margolariak' saioko lehen kaleratua izan nahi ez badute.

'Arimaren Margolariak' asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.